XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGAZTIAI BURUZ

ZER-IKASI

Albatros'ak aberria dauke: Itxasbarean Midwai ugartean bizi dira, baiña orain egazkiñak doaz ara ugariegi eta beste toki batzutara eroan dabez, baiña eurak araxe joaten dira barriro.

Euren sena dauke!

Ollagorrak bere anketan eroaten dauz umeak, iñoz lepoan be bai.

Zelanda Barrian bizi da kiwi txoria eta onek usainmen aundia dauka.

Gabaz eta baso ezean ibilten da eta an jaten dauz zomorroak eta aleak.

Usaiñaren bidez jarraitzen dautso eizagaiari.

Antzarra lurra baiño 8.500 metro goragotik joan leiteke.

An arnasgai gitxi dago eta otz egiten dau.

Momotoak buztana ebagi egiten dau.

Bizarra kendu.

Ez daki iñok zergaitik egiten dauan ori.